XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hogoi-ta hamar-garren egunean, hilaren arima agertu zitzaion komentu berean zuen anaiari, hari errateko atheratu zela purgatorioetarik eta bazohala zerurat.

Fraide hark etzakien nolako othoitzak egiten zituzten komentuan, eta joan zen bozkario handitan denei erratera zer gerthatu zitzaion.

Fraidek ere ikhusi zuten egun hartan zutela hogoi'ta hamar-garren meza, eta ezagutu zuten errechki arima gaicho hura, meza hekiei esker, atheraia zela purgatorioko pairamenetarik.

Eztu horrek erran nahi debozione hau orduan hasia dela, bainan ezta gutiago egia, Gregorio sainduak hogoi'ta hamar meza horietan zuen sinhestearen gatik ere, aree hobeki hedatu dela eskualde guzietan.

Bertzalde Jainkoaren nahia zelakotz meza horien indarraren ezagutaraztea, zenbatak eztire ethorri direnak erratera, meza horiei esker atheratuak zirela purgatorioetarik.